Monthly Archives: | apirila, 2017

Apiralaren 8an, goizaldera pasa zen Korrika nagusia Ezkiotik herrian 3 kilometro eginez.

1. kilometroa Udalak erosi zuen eta lekukoa Ander eta IƱaki zinegotziek eraman zuten. 2.kilometroa herriko elkarteen artean erosi zen; Yartu Kultura Elkartea, Herri Eskola, Ganbara Guraso Elkartea, Anduaga Elkartea eta Oreina Ehiztari Elkartea. Lekukoa, Joxemari eta Mikelek partekatu zuten.

3. kilometroa herritar eta ostatuen borondatezko ekarpenekin erosi ahal izan zen eta lekukoa herriko gazteek partekatu zuten; Itziar, Alaitz, Garazi,…

Udazkenean abiatutako argazki lehiaketari martxoan eman genion amaiera sari banaketarekin. Aurtengoa III. edizioa izan dugu, bi urtetik behin gutxi gora behera antolatzen bait du sariketa hau Yartu Kultura Elkarteak.